Return   Facebook   Zip File

Obligatory

General

Alaitasuna

Ene Jainkoa!

Nire gogoa alaitu eta girotu ezazu. Nire bihotza garbitu ezazu. Nire ahalak argitu itzazu. Nire eginkizun guztiak Zure eskuetan uzten ditut. Zeu zara nire bidargia eta babesa. Berriz ez naiz izango itun edo atsekabetua; izaki alaia eta zoriontsua izango naiz.

Ene Jainkoa! Berriz ez naiz izango larritasunez betea, eta ez dut utziko atsekabez neure burua nekatzen, edo bizitzako gauza gogaikarriek iruntzi nazaten.

Ene Jainkoa! Ni neure buruarena baino adiskideago zatzait. Zeuretzat eskaintzen naiz, ene Jauna.

#6144
- `Abdu'l-Bahá

 

Babesa

Ene Jainkoa, ene Jainkoa,

Zeure zerbitzarien bihotzak alkartu itzazu eta Zure xede nagusia azaldu iezaiezu. Zure aginduei jarraitu eta Zure legeari itxeki ahal daitezela. Beren ahaleginetan lagundu iezaiezu Jauna, eta zerbitu zaitzaten indarra emaiezu.

Ene Jainkoa! Ez itzazu bakarrik utzi, Zeure ezagutzaren argiz beren urratsak bideratu baizik, eta Zure maitasunez beren bihotzak adoretu itzazu.

Benetan, Zeu zara euren Laguntza eta Jauna

#6140
- Bahá'u'lláh

 

Barkamena

Aintzaldua zara Zu, Jainko neure Jauna!

Zure izena aipatzera ausartzen anizen bakoitzean, neure bekatu aztunek eta Zurekiko hutsegite larriek galerazi egiten didate; eta Zure adeiaren ezean aurkitzen naiz eta Zu goresteko ezintasun gorrian. Baina, Zure opakortasunean dudan uste osoak, Zugan dudan itxaropena biztu egiten du, eta eskuzabaltasunez hartuko nauzuna jakinez, adore hartzen dut Zu goraltzeko eta dituzun gauzak eskatzeko.

Sortuko guztia gainditu duen Zure errukiortasunagaitik, eta horren lekuko dira Zure izenean itsasoetan murgildurik diren guztiak arren dagizut, ene Jainkoa, ez nazazula bakarrik utzi, nire bihotza gaitzera makurtzen dalako. Beraz, Zeure babespeko gazteluan eta Zeure ardurapeko gordelekuan jagon nazazu.

Zeure ahalaren indarrez Zeuk erabaki duzuna bakarrik nahi duena naiz ni. Neuretzat aukeratu dudan gauza bakarra zera da, Zure ontasunezko erabakietan eta Zure gogoaren egintzan babestua izatea, eta Zure agindu eta senaren zantzuz lagundua izatea

#6158
- Bahá'u'lláh

 

Bete beharrezkoa

(Egunean behin esan behar da eguerditik iluntzen duen artean)

Ezagutu eta gurtu zaitzadan Zeuk sortu izan nauzun lekuko naiz ene Jainkoa

Nire ezintasuna eta Zure ahaltasuna

Nire txirotasona eta zure aberastasuna

aitortzen ditut une honetan.

Zeure izatez irauten duzuna, arriskuan laguntzailea, ez dago Zu ez beste Jainkorik.

#6159
- Bahá'u'lláh

 

Errukia

Gurtzen zaitudan ene Jainkoa!

Zure batasunaren eta bakartasunaren lekuko nauzu eta lehengo eta oraingo Zure emaitzak onartzen ditut. Guztiz Emankorra Zeu zara eta Zure errukizko euri oparoak handikien nahiz apalen gain ixuri izan dira, eta Zure adeiaren dizdira, esanekoen nahiz bihurrien gain barraiatua izan da.

Jainko errukiorra, errukitasunaren muina makurtu egin da Zure atearen aurrean, eta Zure Sorburuaren inguru bildu da ontasun maitakorra bere barrenengo gogoz; Zure antxinatiko adeiari arren eginez eta Zure oraingo emaitza irrikatuz, izatearen munduko agerkariak diren guztiekiko erruki izan zaitezela eskatzen dizugu eta ez diezaiezula ukatu Zure errukia isurtzea Zure egunetan.

Behartsuak eta txiroak baino ez dira guztiak, eta Zu, guztia duena zara benetan, guztiaren gain dagoena, Ahalguztiduna.

#6139
- Bahá'u'lláh

 

Gaua

Ene Jainkoa! Irakaslea eta Guraria!

Zure errukiaren babespean lo egitea nahi du Zure zerbitzari honek, eta Zure adeiaren estalpean atseden hartu. Zure ardura eta babesa arren eskatuz.

Loak hartzen ez duen Zure begiaren izenean eskatzen dizut ene Jainkoa, nire begiak jagon ditzazula, Zu ez besteri begiratu ez diezaioten. Beraz, Zure ikurrak ikusi ahal izan ditzaten eta Zure Iragarpenaren isladura ikuskatzen ari izan ahal daitezen, sendotu ezazu begi hauen ikusmena. Zeure guztiahaltasuna agertzean agintearen muina dardarazi duzuna Zeu zara.

Ez dago Zu ez beste Jainkorik, Ahalguztiduna, Guztiaren Menderatzailea, Jaraina.

#6148
- Bahá'u'lláh

 

Gizartea

Zeuk sortu duzu gizarte osoa, jatorri bereko gurasoengandik, eta zeuk erabakia da, guztiak etxe berekoak izan daitezela. Zure arpegi sakratuaren aurrean, guztiak Zure otsein dira eta gizarte osoa Zure bizitagian estalperatzen da. Zure Ontasunezko mahaiaren inguru bildu dira guztiak; eta Zure ardurazko argiaren bidez dizdirati bihurtzen dira guztiak. Ene Jainkoa!

Guztientzat emankorra zara Zu, guztientzat ardura izan duzu Zuk, guztiei babespea ematen diezu Zuk, guztiak bizierazten dituzu Zuk. Asmamen eta gaitasunez hornitu dituzu guztiak eta bakoitza; Zure Emaitzaren itsasoan murgildurik dagoz guztiak. Jaun onbera Hori! Alkartu itzazu guztiak. Sineskera oro bateratu daitezela egizu. Nazio guztiekin bat bakarra egizu, sendi bakartzat izan dezaten beren burua, eta lurbira osoa etxe bakar bat balitz bezala egizu. Adiskidetasun egokian alkartu bitez. Ene Jainkoa! Gizarte batuaren ikurrina goratu ezazu. Ene Jainkoa! Bakerik Handiena irazan ezazu. Ene Jainkoa! Bihotz guztiak alkartu itzazu. Aita onbera zaren Jainkoa! Zure maitasunezko lurrinez poztu itzazu bihotzak. Zure Bidargiz argitu itzazu begiak. Zure Hitzaren soinuz gozatu itzazu belarriak, eta Zure Arduratasunezko Gazteluan babesperatu gaitzazu guztiok. Zeu zara Indartsua eta Ahaltsua! Zeu zara Barkatzen Duzuna eta Zeu zara gizarte osoaren zabarkeriak pairatzen Dituena.

#6138
- `Abdu'l-Bahá

 

Goiza

Zuri esker jeiki naiz goiz honetan, ene Jainkoa, eta Zure ardurapean jarriz eta Zugan uste osoa ezarriz atera naiz etxetik. Zure aintzazko zerutik, Zugandiko bedeinkapen bat jaitsi erazi ezazu niganaino, eta zeure babespean neure etxetik urteten utzi didazun bezalaxe bertara itzultzen ere utzi ezadazu, nire gogoa Zugan tinko dudalarik.

Ez dago Zu ez beste Jainkorik, Zu zara Bakarra, Paregabea, Orojakituna, jakintsuetan Jakintsua.

#6149
- Bahá'u'lláh

 

Gorespen Jainkoari

Goratua izan bedi Zure Izena, ene Jainko Jauna! Sorturiko guztiak gurtzen zaituena eta inor gurtzen ez Duzuna zara Zu, izaki guztien jauna izanik ezeren menpeko ez Zarena, den guztia ezagutzen duzularik inork ezagutzen ez Zaituena. Zeuk nahi izan zenuen gizakien ezaguna izatea; beraz, Zeure ahotiko hitz baten bidez izadia irazan zenuen eta munduari izatea eman zenion. Ez dago Zeu beste Jainkorik, Egilea, Sortzailea, Ahalguztiduna, Indartsuena. Zeure nahiaren ortzemugatik dizdiratu duen hitz honexen bidez, arren dagizut Jauna, bizitz-uretatik oparo edaten utzi diezadazun, edonoiz eta edozein egoeratan neure arpegia Zuganantz itzuli ahal dezadan, ur horren bidez Zeure aukeratuen bihotzak bizierazi eta maite zaituenen arimak bizkortu bait dituzu. Ahaltasunezko, aintzazko eta ontasunezko Jainkoa Zeu zara. Ez dago Zeu beste Jainkorik, Gorengo Nagusia, Aintzaguztiduna, Orojakituna.

#6135
- Bahá'u'lláh

 

Goretsia izan bedi Zure Izena, ene Jainkoa eta gauza guztien Jainkoa, ene Aintza eta izaki guztien Aintza, ene nahia eta izaki guztien Nahia, ene Indarra eta izaki guztien Indarra, neure Erregea eta izaki guztien Erregea, neure Jabea eta gauza guztien Jabea, ene Jomuga eta izaki guztien Jomuga, neure Bultzatzailea eta gauza guztien Bultzatzailea.

Zure emaitza gurien itsasotik baztertzen ez nazazu utzi, ez eta Zure hurbiltasun ibarretik urruntzen ere, arren dagizut. Zugandik at ezer ez zait onuratsu, ene Jainkoa, eta Zu ez beste izakiren hurbiltasunak ez dit onik egiten. Zeure izatea ez den beste guztia utzi ahal izatea bideratzen dizun Zeure aberastasun oparoaren izenean arren dagizut, Zuganantz arpegia itzuli eta otsein izateko jaiki direnen artean hartu nazazula. Barkatu beraz, ene Jauna, Zeure otseinei. Zeu zara, benetan, barkatzen duzuna, Errukiorrena.

#6136
- Bahá'u'lláh

 

Zeure betikotasunezko ur garden eta gozoetatik edaten emaidazu,ene Jauna,

eta Zure izatezko zuhaitzaren igalietatik jaten emaidazu,ene Itxaropena!

Zeure maitasunezko iturrietatik edaten utzi ezadazu,ene Aintza,

eta Zeure betiko arduraren itzalpean bizitzen utzi ezadazu,ene Argia!

Zeure hurbileko larretan, Zeure aurrean ibili nadila egizu,ene Maitea,

eta Zeure errukizko jarlekuaren eskuinaldean eseri nazazu,ene Nahia!

Zeure alaitasunaren haize lurrintsuen bolada bat niganako heldu dadila egizu, ene Jomuga

eta Zure izatezko zeru goietan sartzeko baimena emaidazu, ene Gurtua!

Zeure batasun usoaren urrungak entzuten utzi ezadazu,

Dizdiratia zaren Horrek,eta Zeure ahaltasun eta aginte gogoaren bidez bizkortu nazazu,

ene Hornitzailea!

Zeure maitasunaren izpirituan tinko eduki nazazu, ene Laguntzailea,

eta Zeure atseginezko bidetxiorrean nire urratsak indartu itzazu,ene Egilea!

Zeure hilezinezko baratzean,Zeure arpegiaren aurrean betirako bizitzen utzi ezadazu,

niganako errukior zaren Horrek!

Zeure ontasun maitakorrezko zerurantz jaso nazazu,ene Bizkortzaile Horrek,eta Zeure bidargiko Eguzkirantz eroan nazazu,Zeureganatzen nauzun Horrek! Zeure gogo ikusezinaren agerraldietara deitu erakutsiko duzun Zeure edertasunaren lurrin muinera itzultzen utzi ezadazu, neure Jainkoa Zaitudan Horrek!

Nahi duzuna egiteko Ahaltsua zara Zu,benetan Goralduena, Aintzaguztiduna, Gorengoa.

#6137
- Bahá'u'lláh

 

Haurrak

Ene Jainkoa! Zeure maitasunaren sabelean hazi erazi ezazu sorkaritxo hau, eta zeure ardurazko ugatzez eradoski ezazu. Zeure maitasunezko arrosategian zaindu ezazu landaretxo hau, eta zeure emankortasunezko eurien bidez hazten lagundu ezazu eta zeure zeruetarantz bideratu ezazu. Ahaltsua eta bihozbera zara Zu, Emankorra, paregabeko emankortasundun Jauna zara Zu.

#6150
- `Abdu'l-Bahá

 

Ene Jainkoa! Hezi itzazu ume hauek. Zeure baratzeko landarak, zeure larrako loreak dituzu. Zeure euria beroiengana ixuri daitela egizu; Benekotasunaren Eguzkia Zure maitasunaz beroien gain dizdiratu daitela egizu; Benekotasunaren Eguzkia Zure maitasunaz beroien gain dizdiratu daitela egizu. Hezi, hazi eta garatu daitezen eta beren edertasunik ederrean ageri izan daitezen, zeure haizezkaz girotu itzazu. Zeu zara Emailea, Zeu zara Gupidatsua.

#6151
- `Abdu'l-Bahá

 

Ene Jauna! Ene Jauna! Adin txikidun ume bat naiz. Zeure errukitasunezko ugatzez elikatu nazazu, Zeure maitasunezko altzoan irakatsi ezadazu, Zeure bidargiaren eskolan hezi nazazu, eta Zeure adeiaren itzalpean garaterazi nazazu. Ilunetik askatu nazazu eta nitaz argi dizdirati bat egizu; zorigaitzetik jagon nazazu, arrosa lili bat egizu nitaz; Zeure ateko otsein izaten utzi ezadazu eta zintzoen izaera eta sena emaidazu; gizarte munduarekiko adeibide bat egizu nitaz eta betiko bizitzaren koroez apaindu ezazu nire burua. Benetan, Zeu zara Ahaltsua, Indartsua, Ikuslea eta Entzulea.

#6152
- `Abdu'l-Bahá

 

Bideratu eta lagundu nazazu ene Jainkoa, nire bihotzeko kriseilua argiztatu ezazu eta izar dizdiratsu bihurtu nazazu. Zeu zara Indartsua eta Ahaltsua.

#6153
- `Abdu'l-Bahá

 

Hilen aldeko

Ene Jainkoa! Bekatuen barkatzaile Hori, dohai emaile, atsekabeak aienatzen dituzun Hori! Beren jantzi fisikoak utzi eta gogozko mundura igo dutenei euren bekatuak barkatu iezazkiezula eskatzen dizut benetan. Ene Jauna! beren hutsegitetatik garbitu itzazu, beren nahigabeak aienatu itzazu eta euren iluntasuna argi bihurtu ezazu. Zorionazko baratzean sartzen utzi iezaiezu, ur gardenez garbitu itzazu, eta mendirik gorenean Zure dizdirak ikusi ahal ditzatela egizu.

#6157
- `Abdu'l-Bahá

 

Laguntza

Nork askatzen du oztopoetatik Jainkoak ez bada? Esan: Goraldua izan bedi Jainkoa! Bera da Jainkoa! guztiok bere zerbitzariak gara eta guztiok bere agindua betetzen dugu

#6141
- The Báb

 

Deadar ezazue! Izaki guztiak duintzen ditu Jainkoak, gauza guztien gain, eta Zeru-lurretan den ezaerk ez du duintzen Jainkoak baino gehiago.

Benetan, Bera da Beregan, Ezagutzailea, Euslea, Ahalguztiduna.

#6142
- The Báb

 

Maitasuna

(Jainkoarengandik ur izatea)

Ene Jauna!

Zure edertasuna niretzat janaria izan dadila egizu, eta Zure itzala niretzat edari, Zure atsegina nire itxaropena, Zurekiko gorespena nire egintzak, Zure oroitza nire laguna, Zure agintearen ahala nire laguntzailea, Zure bizilekua nire etxea, eta itzalki batez berezita bezala Zugandik berezirik daudenei ezarritako mugaduren gain Zeuk santutu izan duzun egoitza bihurtu ezazu nire bizitegia.

Zeu zara benetan, Ahalguztiduna, Aintzaguztiduna, Ahaltsuen artean Ahaltsuena

#6143
- Bahá'u'lláh

 

Sendaketa

Jainkoa! Ene Jainkoa!

Zeure sendaketazko itsasoagatik eta Zeure adeizko Eguzkiaren dizdiragaitik, Zeure otseinak menderatzeko bidea izan zen Zeure izenagatik eta Zeure Hitzik sarkorrenagaitik, Zeure lumarik handikienaren indarragaitik eta zeru-lurretan diren guztiak irazan aurrez jada bazen Zeure errukiagaitik, atsekabe eta ezbehar guztietatik, Zeure emankortasunezko urez garbitu nazazula eskatzen dizut.

Zeuk dakusu, ene Jauna! Zuganako eskalea Zeure adeiaren atean itxoiten, eta itxaropena Zeugan ipini duena Zeure emankortasunaren lokarriari heldurik. Zeure adeizko itsasoan eta Zeure onginahi maitakorrezko Eguzkian Bilatzen duena ez diezaiozula ukatu, eskatzen dizut.

Nahi duzuna egiteko Ahaltsua zara Zu. Ez dago Zu ez beste Jainkorik, Beti Barkatzen duena, Emankorrena.

#6155
- Bahá'u'lláh

 

Ene Jainkoa,

Zure izenen bidez geisoak sendatuak izaten dira, eta nahigabetuak seneratzen, egarri direnei edaten ematen zaie, eta larrituak direnak lasaitzen, deslai direnak bideratuak izaten dira, eta apalduak goraltzen, txiro direnak aberastuak izaten dira, eta ezjakin direnak jakintsu bihurtzen, atsekabez direnei adore ematen zaie, eta itun direnak argieratzen, kikilduak jasoten. Zure izenaren bidez, ene Jainkoa, irazandako izaki guztiak igieraziak izan ziren, lurrera euria ixuri zezaten. Eta hori, benetan, Zeure izakiekiko duzun Zeure adeiaren zantzu bat da (...)

Izan ere, Zure indarrak gauza guztiei aurre eman diezaieke. Benetan, Zeu zara Ahaltsuena, Bere Izatez Irauten Duena. Eta, ene Jainkoa, mundu honetako eta etorkizunezko ontasuna, aintzinako eta arestiko gizaldien ontasuna beregana ixuriak izan daitezela egizu. Zure ahalak eta Zure jakintzak, benetan, hori egin dezakete.

#6156
- Bahá'u'lláh

 

Zure Izena da nire sendaketa, ene Jainkoa, eta Zure oroitza da niretzako sendagarria. Zureganako hurbiltasuna da nire itxaropena eta Zuganako maitasuna nire laguna. Nireganako Zure errukia da niretzat sendaketa eta sorosketa, mundu honetan nahiz gerokoan. Zeu zara izan ere, Oro Emankorra, Orojakituna, jakintsuen artean Jakintsua

#6154
- `Abdu'l-Bahá

 

Zailtasunak

Bihotz garbi bat irazan ezazu nire baitan, ene Jainkoa, eta barru lasaitasuna berriztu ezadazu, ene Itxaropen Horrek! Ahaltasun gogoaren bidez Zeure jatorrian baieztatu nazazu, ene Maitatu Horrek; eta Zeure aintzaren argiz, Zeure bidetxiorra erakutsi ezadazu, neure nahiaren Jomuga Zaren Horrek! Zeure indar gainditzailearen ahalaren bidez, Zeure santutasunezko zerurantz jaso nazazu, nire izatearen Iturri Zaren Horrek, eta Zeure betikotasunaren haizezkaz alaitu nazazu, neure Jainkoa Zaren Horrek! Zeure betiko soinuek lasaitasuna sortu dezatela nigan, ene Lagun Hori, eta Zeure antzinako arpegiaren aberastasunek edozertatik askatu nazaten utzi ezazu, Zeugandik ez beste edozertatik, ene Irakasle Hori, eta Zeure muin galezinaren agerkerako berriek alaitasuna ekarri dezadatela egizu, ageriaren ageriena eta izkutuaren izkutuena Zaren Horrek!

#6145
- Bahá'u'lláh

 

Aienatu itzazu nire nahigabeak Zeure adeiaren eta Zure emankortasunaren bidez, Ene Jainkoa, eta uxatu ezazu nire axanpa Zeure agintearen eta Zure ahalaren bidez. Zeuk ikusten nauzu, ene Jainkoa, neure arpegia Zeuganantz itzultzen, atsekabeak alde guztietatik erasoka ditudan une honetan.

Izaki guztien Jauna zaren Horri, ikusi daitezken nahiz ezin daitezken gauza guztiak jagoten dituzun Horri, gizakien arimak eta bihotzak menderatzeko bide izan duzun Zeure Izenagatik, eta Zeure errukiortasunezko itsasoko uhinengatik eta Zeure emankortasunezko Eguzkiaren dizdiragaitik, arren dagizut, Zuganantz arpegiak itzultzea ezerk ere galerazi ezin izan dienen artean onartu nazazula, izen guztien Jaun Hori, zeruen Egile Hori.

#6146
- Bahá'u'lláh

 

Ene Jainkoa! Ez zaitez nigandik urrundu, zoritxarrez inguraturik bait nago. Ene Jainkoa! Ez nazazu bakarrik utzi, ezbeharrik gorrienak heldu dit eta. Zure ontasun maitakorrezko bularretik darion ugatz gardenez edaten emaidazu, egarriz errea bait nago. Zeure errukitasunezko hegoen itzalpean babestu nazazu, ditudan etsai guztiak bat eginik eraso bait naute. Zeure handitasunezko jarlekuaren hurrean jagon nazazu, Zeure aintzaren zantzua agertzen deneko aurrean, ezbeharrak larriki jo nauelako. Zeure erukortasun samurrezko eskuz eskainitako poztasun txolkadaz elikatu nazazu, nahigabe askok gogorki heldu didatelako. Zeure aginte ahalguztidunaren soingaineko azpatuaz jantzi nazazu, txirotasunak bilutsik utzi nauelako. Zeure Betikotasun Usoaren urrugaz gozaturik lo egiten utzi ezadazu, zoritxarrik latzenak heldu zaizkidalako. Zeure batasunaren jarleku aurrean, Zeure arpegiaren edertasun dizdiratien erdian, utzi ezadazu bizitzen, beldurrak eta ikarak zeharo larritu nautelako. Aintzaren lebiatan delakoaren urduritasunari begira, Zeure barkamen itsasoan murgildurik nazazu, neure bekatuek guztiz galdu nautelako.

#6147
- Bahá'u'lláh

 

Occasional

Tablets